1.2m-ko Glider motatako ROV autonomoa da. Hurrengo bertsioetan atal gehigarriak erabiltzeko espazio askorekin.
Off-the-shelf elemetuekin eta elektronika sinplearekin, diseinu modular eta merkea lortu nahi dugu.
Gliderrek ez dute mugimendu aktiborik, horren ordez, flotazio motorea eta atal hidrodinamikoetaz baliatzen dira mugitzeko. Haien masa mugituz eta aldatuz, aurrera mugitu daitezke gora eta behera egiten duten aldi berean.
Gure gliderrak 3D inprimagailuen antzeko gantry sistema bat erabiltzen du. Pausuz-pausuko motore baten bidez ura hartu eta atera dezake prezisioz, ibilgailuaren masa aldatuz.
Gliderraren norabidea kontrolatzeko, bateria birarazteko mekanismoa garatu dugu.
Hurrengo bertsioetan bateria aurrera eta atzera mugitzeko mekansimoa ere erabili nahi dugu, baina oraingoz bertsio sinplea soilik garatzeko gaitasuna dugu.