Urpekari taldeko kideek 2025 eko urriak 4-ean Santander-en osapatu zen openred Hackathoiaren irabazleak izan ziren.
2024 Urria: Bilboko ingeniaritza Eskola
Elkarteen egunean parte hartu genuen gure proiektua erakusteko. Eraikitzen ari garen gliderra, BlueROV eta Blue Boat droneak eraman genituen, ikasle eta irakasleek ikus ditzaten.
2024 Iraila: Portugaleteko Nautika Eskola
Ikertzaileen gauean parte hartu genuen, gure BlueROV, Blue Boat eta ROV txikiak erakutsiz edonork ikusteko moduan.
Puzzle eta pista txikiak muntatu genituen ROV txikientzat, BlueBoat katamaranaren modu automatikoa martxan jarri genuen, eta ume eta nerabeei ROV handien mandoa eman genien, probatzeko denbora izateko.
Honelako dibulgazio ekintzak oso lagungarriak dira guretzat, STEM inguruko alorretan indarra eta interesa sustatzeko garrantzi handikoak dira: sormenaz eta kuriositateaz baliatuz gazteen buruan marka handia sortu daitekelako, etorkizunean inspirazio bihur daitekeena.