Ur-azpiko dron-ak egiteko Taillerra: 2025 azaroak: Bilbao-Burdeos-Iruña
Bigarren hezkuntzako irakasleentzako prestakuntza-tailerrak dira. Tailer horietan, etxeko itsaspeko bat eraikiko da, eta hura garatzeko beharrezkoak diren oinarrizko kontzeptu teorikoak irakatsiko zaizkie. Tailerrei esker, bigarren hezkuntzako irakasleek gertutik ezagutuko dituzte urpeko robotikaren mundua eta haren aplikazioak ikerketa zientifikoan eta industrian. Horrela, ikasleengan STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) arloetan interesa pizten lagundu nahi zaie, eta arlo horietan prestakuntza akademikoarekin jarraitzera bultzatu. Tailerren helburua irakasleak beren eskoletan urpeko robotikako proiektu bat garatzera animatzea eta lehiaketan parte hartzera gonbidatzea da.
Urpekari Akitania Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak kofinantzatutako proiektua
UPV-EHU (proiektuaren liderra), Bordeleko Unibertsitatea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera, Urpekari Akitania-Euskadi Euroeskualdea proiektuko kideak dira. Horren helburua Akitania-Euskadi-Nafarroa EUROESKUALDE BERRIKO URPEKO ROBOTIKA Komunitate bat sortzea da. Horretarako, "Hackaton Urpekari" antolatuko da 2026ko udan. Bertan, eskualde horietako hainbat institutuk eta lanbide-heziketako zentrok parte hartuko dute, eurek egindako urpeko dronei buruzko lehiaketa bat egiteko. Hakcatonaren beste alderdia aipatutako hiru unibertsitateetako ikasle kideek egindako urpeko roboten lagina da.